16 Bada hori enzunik Herodesek dio: Haur da Joanes nik burua edeki draukadana, hura resuszitatu da hiletarik.
17 Ezen Herodes hunek jende igorririk har zezan Joanes, eta esteka zezan presoindegian, Herodias bere anaie Filiperen emaztearen kausaz, zeren hura emazte hartu baitzuen.
18 Ezen erraiten zeraukan Joanesek Herodesi: Eztuk sori euri anaieren emaztea duán.
19 Halakotz Herodias aiher zaión, eta hil erazi nahi zuen, baina ezin zezakeen.
20 Ezen Herodes beldur zaión Joanesi, ezaguturik ezen hura zela gizon justoa eta saindua, eta ohore ekharten zeraukan: eta hura enzunik anhitz gauza egiten zuen, eta gogotik hura enzuten zuen.
21 Bada egun karazkoa ethorri zenean, Herodesek bere sor eguneko banketa egiten zerauenean prinziei eta kapitainei eta Galileako prinzipalei.
22 Eta sarthurik Herodiasen alabá danzatu zenean, eta Herodesi eta harekin mahainean jarririk zeudenei atsegin egin zerauenean, Regek diotsa neskatxari: Eska akit zer ere nahi baitun, eta emanen draunat.
23 Eta zin egin ziezón: Eskaturen aitzaitadan guzia emanen draunat, neure resumaren erdirano.
24 Eta hark ilkhirik erran ziezón bere amari: Zer eskaturen naiz? Eta hark erran zezan: Joanes Baptistaren buruaren.