anhitz berze emazte harekin batean Jerusalemera igan izan ziradenik.
42 Eta arrastu zenean (zeren Sabathoaren aitzinetik den preparazioneko eguna baitzén),
43 ethorririk Josef Arimateakoa, konseillér ohoratua, hura ere Jainkoaren resumaren begira zegoena, ausart zedin Pilatgana sartzera, eta eska zekión Jesusen gorputzaren.
44 Eta Pilatek miresten zuen baldin ja hil baliz; eta Zentenera deithurik, interroga zezan hura, eia bazuenez heuragirik hil zela.
45 Eta gauzá ezaguturik Zenteneraganik, eman ziezón gorputza Josefi.
46 Eta hark mihise bat erosirik, eta hura erautsirik estal zezan mihiseaz, eta ezar zezan arroka batetan ebakia zen monumentean, eta itzuliz ezar zezan harri bat monument borthán.
47 Eta Maria Magdalena eta Maria Josesen ama, beha zeuden non ezarten zen.
KAP. XVI.
2 Emazteak sepulkrera ethorten. 6 Aingerua hei minzatzen. 9 Krist Magdalenari agertzen, 12 Gero bi bideazkori, 14 eta Apostolu inkredulei. 15 Apostoluak ditu predikatzera eta batheiatzera igorten. 16 Sinhesteaz eta Baptesmoaz. 17 Mirakuluéz. 19 Kristen aszensioneaz.
1 Eta Sabathoa iragan zenean, Maria Magdalenak eta Maria Jakesen amák eta Salomek eros zitzaten ungentu aromatikoak, ethorririk hura enbauma