54 Eta hark, guziak kanpora iraitzirik, eta haren eskua harturik, oihu egin zezan, zioela: Neskatxá, jaiki adi.
55 Eta itzul zedin haren spiritua, eta jaiki zedin bertan, eta mana zezan eman lekión jatera.
56 Eta spanta zitezen haren aita-amák, baina hark mana zitzan nehori ez lerroten egin izan zena.
KAP. IX.
1 Apostoluak predikatzera igorri. 7, 18 Nehork Kristez duen opinionea. 12 Borz ogiezko mirakulua. 20 Apostoluén aithorra. 23 Nork bere buruaz renunziatzeko. 26 Kristez ahalke izatea. 28 Haren transfigurazionea. 35 Kristi behatzeko. 42 Lunatikoa sendatu. 44 Bere pasionea Kristek aitzinetik erraiten. 46 Zein gehien izanen lizén Apostoluék iharduki. 53 Samaritanoek Krist ez rezebitzen. 55 Mendekioa. 56 Kristek salbatzen. 62 Eskua goldean.
1 Gero deithurik elkharrekin bere hamabi diszipuluak, eman ziezén bothere eta autoritate deabru guzién gainean, eta eritasunén sendatzeko.
2 Eta igor zitzan hek Jainkoaren resumaren predikatzera, eta erién sendatzera.
3 Eta erran ziezén: Eztezazuela deus eraman bidekotzát, ez uherik, ez maletarik, ez ogirik, ez dirurik, eta eztuzuela birá arropa.
4 Eta zein ere etxetan sarthuren baitzarete, han zaudete, eta handik ilkhi albaitzindezte.