arropa ezpaina eta bertan geldi zedin haren odol jariatzea.
45 Orduan dio Jesusek: Nor da ni hunki nauena? Eta guziék ukhatzen zutenaren gainean, erran zezan Pierrisek, eta harekin ziradenék, Majistruá, jendetzék hertsen eta aurizkiten aute, eta diok: Nor da ni hunki nauena?
46 Baina Jesusek dio: Norbaitek hunki nau ezen ezagutu dut berthute eneganik ilkhi izan dela.
47 Emazte hura bada ikhusirik ezen etzaiola estali izan, ethor zedin ikhara zabilala, eta bere burua haren aitzinera egotzirik deklara ziezón populu guziaren aitzinean zer kausaz hura hunki zuen, eta nola sendatu izan zen bertan.
48 Eta hark erran ziezón: Alabá, aun bihotz on, eure fedeak sendatu au; oha bakerekin.
49 Oraino hura minzo zela, ethor zedin zenbeit sinagogako prinzipalarenetik, hari ziotsala: Hil izan duk hire alabá; eztezala fatiga Majistrua.
50 Baina Jesusek enzunik ihardets ziezón neskatxaren aitári: Ez aizela beldur, sinhets ezak solament, eta hura sendaturen baita.
51 Eta etxera sarthurik, etzezan nehor sartzera utzi Pierris eta Jakes eta Joanes eta neskatxaren aita eta ama baizen;
52 eta nigarrez zeuden guziak, eta lamentatzen zutén; baina hark erran zezan: Eztagizuela nigarrik; ezta hil, baina lo datza.
53 Eta trufatzen ziraden harzaz, hil zela jakinez.