Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/137

Wikisource BIMtik
Asoraluze (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 32 Bada fikotzétik ikhas ezazue konparazionea: ja haren adarra ninikatzen denean eta hostatzen, badakizue udá hurbil dela. 33 Hala zuek ere dakuskizuenean gauza hauk gu...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:57, 5 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


32 Bada fikotzétik ikhas ezazue konparazionea: ja haren adarra ninikatzen denean eta hostatzen, badakizue udá hurbil dela.

33 Hala zuek ere dakuskizuenean gauza hauk guziak, albeitzinekite ézen borthan hurbil datela.

34 Egiaz erraiten drauzuet, eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziok egin daitezkeno.

35 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen.

36 Baina egun harzaz eta orenaz den bezenbatean, nehork eztaki, ez zeruetako Aingeruek ere, ene Aitak berak baizen.

37 Baina nola baitziraden Noeren egunak, hala izanen da gizonaren Semearen ethortea ere.

38 Ezen hala nola dilubioaren aitzineko egunetan jaten baitzuten eta edaten, ezkonzen baitziraden eta ezkonzaz emaiten, Noe arkhan sar zedin egunerano.

39 Eta ezpaitzezaten ezagut dilubioa ethor zedino, eta guziak eraman zitzakeeno; hala izanen da gizonaren Semearen ethortea ere.

40 Orduan biga izanen dirade landán: bata rezebituren da, eta berzea utziren.

41 Bigek ehoren dute errotán: bata rezebituren da, eta berzea utziren.

42 Beilla ezazue bada, ezen eztakizue zer orduz zuen Jauna ethorteko den.

43 Eta hura jakizue, ezen baldin baleaki aitafamiliák zein goait aldiz ohoina ethor leiten,