hek laburturen dirade.
23 Orduan baldin nehork badarrazue: Huná hemen Krist, edo han; ez albeitzinezate sinhets.
24 Ezen altxaturen dirade krist falsuak, eta profeta falsuak, eta eginen duté signo handi eta mirakulu, bai posible baliz, elegituen ere seduzigarri.
25 Huná, aitzinetik erran drauzuet.
26 Beraz baldin nehork erran badiezazue: Hará, desertuan da, etzaiteztela ilkhi; Hará, ganbratxoetan da, eztezazuela sinhets.
27 Ezen hala nola xistmista ilkhiten baita Orientetik, eta erakusten Okzidenterano, hala izanen da gizonaren Semearen ethortea ere.
28 Ezen non ere izanen baita sarraskia, hara bilduren dirade arranoak ere.
29 Eta bertan egun hetako tribulazionearen ondoan, iguzkia ilhunduren da, eta eztu emanen ilhargiak bere ergia, eta izarrak eroriren dirade zerutik, eta zeruetako berthuteak ikharaturen dirade.
30 Eta orduan agerturen da gizonaren Semearen signoa zeruan. Eta orduan plaiñituren dirade lurreko leinu guziak, eta ikhusiren dute gizonaren Semea datorkela zeruko hodeietan bothere eta gloria handirekin.
31 Eta igorriren ditu bere Aingeruak tronpeta soinu handirekin, eta bilduren dituzte haren elejituak laur haizetarik, zeruen bazter batetik haién berze bazterrererano.