Orrialde:Haraneder 1770.djvu/32

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dizipuluek larunbat egunetan egitea zilhegi ez dena». 3 Baiñan hark erran zaroen: «Ez duzue irakurri zer egin izan zuen Dabidek, bera eta bere lagunak gose izan ziren b...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:04, 6 maiatza 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dizipuluek larunbat egunetan egitea zilhegi ez dena». 3 Baiñan hark erran zaroen: «Ez duzue irakurri zer egin izan zuen Dabidek, bera eta bere lagunak gose izan ziren batez, 4 nola sarthu izan zen Jainkoaren etxean eta jan zituen ofrendako ogiak, zeiñetarik ez baitzitzaioen zilhegi, ez harekien zirenei ere jatea, aphez xoillei baizen? 5 Ala ez duzue irakurri legean, larunbat egunetan aphezek tenpluan larunbata hausten dutela eta hala ere hobengabe direla? 6 Erraten darotzuet, bada: Tenplua baiño zerbaitago da hemen dena. 7 Baziñakite zer erran nahi duen hunek: Nahiago dut urrikalmendua ezen ez sakrifizioa, ez bide zinituzten sekulan kondemnatuko inozentak. 8 Nausi da ezen Gizonaren Semea larunbataren ere».

   9 Eta handik aldaratu eta, ethorri izan zen hekien Sinagogarat, 10 zeiñetan aurkhitu baitzen gizon bat esku bat elkortua zuena, eta galdez zegozkon, hura zerbaitetan akusatu nahiz, hea zillegi zen larunbat egunetan nihor sendatzea. 11 Ihardetsi zaroen hark: «Zein diteke zuen artean gizona ardi bat lukena eta, hura erortzen bazaio larunbat egun batez putzu batean, harturik handik athera ez lezakena? 12 Bada zenbatez ez da baliosagoa gizona ardia baiño? Beraz zilhegi da ungi egitea larunbat egunetan». 13 Orduan erran izan zioen gizon hari: «Heda zazu zure eskua». Hedatu zuen eta egin zitzaioen bertzea bezain sendo. 14 Baiñan farisauak ilkhirik, hasi ziren konseillu atxikitzen haren kontra, nola hura gal othe zezaketen.
   15 Hori jakinik, bada, Jesus aldaratu zen handik eta haiñitz presuna jarraiki zitzaizkon eta guziak sendatu zituen. 16 Eta manatu zaroen, ez zezatela hura ager. 17 Konplitua izan zedintzat Isaiaz profetak erran zuena: 18 «Huna non den ene zerbitzaria, hautatu izan dudana, ene maitea, zeiñetan ezarri baidut ene konplazenzia guzia; pausatuko dut ene Izpiritua horren gaiñean eta irakatsiko diote nazioneei justutasuna. 19 Ez du ihardukiko, ez eginen oihurik, eta nihork ez du adituko horren boza karriketan. 20 Ez du hautsiko seska arraillatua eta ez du iraungituko oraiño khea duken mitxa, biktoriarat athera dezaken artean