Orrialde:Haraneder 1770.djvu/31

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 18 Ethorri izan da ezen Joanes jaten ez edaten ez zuela, eta diote: Deabruaz poseditua da. 19 Gizonaren Semea, berriz, ethorri da jaten eta edaten duela eta diote: Horra g...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:31, 4 apirila 2022
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


18 Ethorri izan da ezen Joanes jaten ez edaten ez zuela, eta diote: Deabruaz poseditua da. 19 Gizonaren Semea, berriz, ethorri da jaten eta edaten duela eta diote: Horra gizon bat jale eta edaille handia, publikanoen eta jende bekhatorosen adiskidea. Baiñan zuhurtzia justifikatua diteke bere umeez».

20 Orduan hasi zitzaien erantzuten hiriei, zeiñetan egin izan baitzituen hainitz mirakuillu, zeren ez zuten egiten penitenzia: 21 «Zorigaitz hiretzat, Koro-zain; zorigaitz hiretzat, Bethsaida! Zeren Tiren eta Sidonen egin izan balire zuetan egin izan diren mirakuilluak, aspaldi egiñen baitzuten penitenzia zakhu eta hautspean. 22 Hargatik darotzuet erraten: Juiamenduko egunean Tir eta Sidon ez direla hain garraxki tratatuak izanen nola zuek. 23 Eta hi, Kafarnaum: bethi haiz, bada, zeruraiño altxatuko? Ifernuraiño beheratua izanen haiz; zeren Sodoman egin izan balire hi baitan egin izan diren mirakuilluak, benturaz oso iganen baitzen egungo eguneraiño. 24 Hargatik darotzuet erraten, juiamenduko egunean ez dela hain garraxki izanen tratatua Sodomako herria nola hi».

25 Denbora hartan Jesusek erran zituen hitz hauk: «Eskerrak darozkitzut, ene Aita, zeruaren eta lurraren Jauna, zeren estali diotzotzuten hauk munduko zuhurrei eta prudentei eta erakutsi diotzotzuten sinpleei eta xumeei. 26 Baiki, ene Aita; hori heldu da, zeren horla nahi izan baiduzu. 27 Ene Aitak niri eman darozkit gauza guziak; eta nihork ez du ezagutzen Semea Aitak baizen, eta nihork ez du ezagutzen Aita Semeak baizen eta Semeak erakutsi izan nahi dioenak baizen.

28 Zatozte eneganat enkoniatuak eta kargatuak zareten guziak, eta nik deskaritsatuko zaituztet. 29 Har zazue ene ustarria zeuen gaiñerat eta ikhas zazue eneganik manso eta humill naizela bihotzez eta aurkhituko duzue zuen arimen sosegua. 30 Ene ustarria estia da ezen eta ene karga ariña».


XII. KAP.


1 Denbora hartan Jesus ziohan ogipetik larunbat egun batez eta haren dizipuluak gose izanez, hasi ziren ogi buru hausten eta jaten. 2 Farisauek, bada, hori ikusirik erran zioten: «Horra non egiten duten zure