argia: Arima garbiei ematen diotzate haiñitz ezagutza; baiñan bere grazia gordetzen diote espiritu kuriosei, eta supherbioei.
Gizonaren arrazoiña flakoa da, eta engana diteke; baiñan fedea bethi egiazkoa da, eta eziñ enganatuzkoa.
5. Hala arrazoiña, eta argi naturala fedeari behar zaio jarraiki; eztu behar haren aitziñean ibilli; ez hura desegiñ, eta irauli.
Ezen sakramendu handi huntan fedeak, eta amudioak, daoka lehenbiziko herunka berthute guzien artean, eta efetu handiak egiten tuzte manera gorde, eta eziñ erran bezalako batez.
Jainko eternalak izate, eta podore infinitua duenak egiten tu zeruan, eta lurrean gauza handiak, eta gure ezagutzaz goragokoak; eta haren obra miragarriek ixitzen dute gure espirituen hedadura guzia.
Hortaz obra hek ez balire gizonaren espirituaz goragokoak, eta errexki ezagut ahal balitez, ez litezke deithu behar mirakulluzkoak, ezin erran, eta esplikatuzkoak.
AKHABANTZA