Orrialde:Chourio 1760.djvu/347

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: debozioneari, eta bere konsolazioneari, aitzitik sakrifikatzen baitiotza debozione, eta konsolazione guziak Jainkoaren ohoreari, eta loriari, zeiñak hobeki billhatzen bai...)(r)en berrikusketa, ordua: 17:39, 29 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


debozioneari, eta bere konsolazioneari, aitzitik sakrifikatzen baitiotza debozione, eta konsolazione guziak Jainkoaren ohoreari, eta loriari, zeiñak hobeki billhatzen baititu sakramendu hortan kausitzen duen gustu espiritual guzian baiño.


XVI. KAPITULUA


Agertu behar diotzogula gure beharrak Jesu-Kristori, eta galdetu bere grazia.


ARIMAK

1. Ene Salbatzaille, guziz eztia, eta maitagarria, zeiñaren orai errezibitzea desiratzen baitut egiazko debozione batekiñ.

Ezagutzen ditutzu ene flakeziak, eta ene beharrak.

Badakizu nolakoak diren ene gaitzak eta bizioak, eta zeiñ maiz naizen penatua, tentatua, altaratua, khexatua, eta bekhatuz ere lizundua.

Heldu naiz zureganat erremedio bakharrerat bezala, othoitzten zaitut, konsola nazazu, eta ariñ dietzakidatzu ene penak.

Gauza guziak dakizkienari mintzo natzaio, ene barren guzia ikhusten duenari ene perfetki konsolatzeko, eta laguntzeko bakharrik gai denari.

Zuk badakizu eztela nihor ere, ni baiño