Orrialde:Chourio 1760.djvu/342

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: egon nahi baduzu, nik ere nahi dut zurekiñ egon: eta nik ihardets niozoke: Ah! Jauna, gogotik, egidazu fagorea enekiñ egoteko, nik nahi dut zurekiñ egon ene bihotz guzi...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:56, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


egon nahi baduzu, nik ere nahi dut zurekiñ egon: eta nik ihardets niozoke: Ah! Jauna, gogotik, egidazu fagorea enekiñ egoteko, nik nahi dut zurekiñ egon ene bihotz guziaz.

Ene nahi guzia da ene bihotza izan dadiñ osoki, eta bethikotz zurekiñ bat egiña.


XIV. KAPITULUA


Arima saindu batzuk komuniatzeko duten gutiziaz.


ARIMAK

1. O ene Jainkoa, zeiñ handiak, zeiñ hanitzak diren zure beldur direnentzat gordeak daoskatzun ontasunak, eta eztitasunak!

Orhoitzen naizenean zenbat kharrekiñ, eta debozionerekiñ arima on batzuek hurbiltzen diren zure sakramendurat, gorritzen naiz ahalkez ikhustea zenbat epheltasunekiñ, eta antsikabetasunekiñ ni hurbiltzen naizen mahaiñ saindu hartarat.

Ahalkatzen naiz zeren agor, eta gostu gabe gelditzen naizen; zeren eztudan barnea samurtua, eta sustatua zure aitziñean; zeren eztudan sentitzen komunionearentzat hanbat amudio, eta khar nola bertze hañitzek, zeiñak eziñ baitzaozken nigarrak isuri gabe bere desiren, eta berotasunaren podorez.