Orrialde:Chourio 1760.djvu/341

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Oi, ala zure espiritua eztia baita, jauna, zure amudioaren samurtasuna zure umeei irakuxteko hasten ditutzunak geroztik ogi gozo, gustoz, eta zerutik jautsirikako bat...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:53, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Oi, ala zure espiritua eztia baita, jauna, zure amudioaren samurtasuna zure umeei irakuxteko hasten ditutzunak geroztik ogi gozo, gustoz, eta zerutik jautsirikako batez.

Egiazki ezta poblurik den handienik ere bere Jainkoak haiñ hurbill dituenik, nola zu baitzare hurbill zure zerbitzari leialetarik, nahi duzunaz geroz izan hekien egunorozko ogia, hekien konsolatzeko, eta hekien bihotzak zerurat altxatzeko.

3. Zeiñ poblu da munduan giristiñoen pobluarekiñ konpara ditekenik?

Non kausituko da zeruaren azpian kreaturarik haiñ Jainkoaz maitaturik, nola arima saindu bat, zeiñetan sartzen baita Jainkoa, haren hazteko bere haragi loriosaz?

O grazia eziñ esplikatuzkoa, fagore berezia, amudio neurri gabekoa Jainkoak gizonari bereziki markatzen dioena!

Zer bihurtuko diot Jainkoari hainbat grazia, fagore, eta amudiorentzat?

Eztut deus haren gogarakoago denik ene bihotza baiño, zeiña ematen baitiot alde baterat bere bihotzarekiñ hertsiki bat egiñ dezantzat.

Oi ene arima Jainkoarekiñ osoki juntatua balitz, orduan ene barren guzia bozkarioz bethe liteke!

Orduan jaunak erran liezaket: