Orrialde:Chourio 1760.djvu/340

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Baiñan mintzatuko baitzaizkit zu niri, eta ni ere zuri buruz buruan adiskide bat bere adiskidearekiñ mahaiñean mintzo den bezala. Nik desiratzen dudan guzia,...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:48, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Baiñan mintzatuko baitzaizkit zu niri, eta ni ere zuri buruz buruan adiskide bat bere adiskidearekiñ mahaiñean mintzo den bezala.

Nik desiratzen dudan guzia, nik zuri galdetzen darotzudan guzia da, o ene Jainkoa, zurekiñ bat egiñ nadiñ osoki, laxa dezadan ene bihotza kreaturen amudiotik, misterio saindu hau maizago ofrendatuz, eta errezibituz ikhas dezadan zeruko gauza eternalen gerotik gerorat gehiago gustatzen.

Helaz! Ene Jainkoa, noiz izanen naiz haiñ hertsiki zurekiñ bat egiña, eta zure baitan hondatua; non ene burua ere ahantziko baitzait osoki?

Zaren enekiñ, ni zurekiñ izan nadintzat, eta hemendik harat bat baizen izan ez gaitezentzat.

2. Zu zare egiazko ene maitea millen artean hautatua, zure baitan nahi dut pausatu bizi naizeiño.

Zu zare Jainko baketiarra; zuk dakharkezu lekhu guzietarat bakea, eta sosegua; zu etzaren lekhuan ezta penarik, oiñhazerik, eta miseria eziñ akhabatuzkorik baizen.

Zu zare egiazko Jainko gordea komunionean, zuk eztuzu ariarik, eta egitekorik gaiztaginekiñ, sinpleekiñ, eta humillekiñ dire zure solasak.