Orrialde:Chourio 1760.djvu/338

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dut zuk eskas duzuna, zu zato, eta errezibi nazazu. 3. Debozionezko sentimendu samurrak ematen darozkitzudanean eskerrak emotzu Jainkoari, zeiñak egiten baitarotzu g...)(r)en berrikusketa, ordua: 16:45, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dut zuk eskas duzuna, zu zato, eta errezibi nazazu.

3. Debozionezko sentimendu samurrak ematen darozkitzudanean eskerrak emotzu Jainkoari, zeiñak egiten baitarotzu grazia bat, eta miserikordia bat merezi eztuzuna.

Kontrarat zure burua sentitzen baduzu agortasunean, egizu othoitz, plaiñu, nigar, jo zazu athea, etzaitezela unha, iraun zazu grazia salbagarri haren papur bat, edo ihintz bat merezi dezakezun arteraiño.

Zuk ene beharra duzu, nik eztut zure beharrik.

Zu etzare eneganat heldu ene santifikatzeko, baiñan ni heldu naiz zureganat zure hobetzeko, eta saindutzeko.

Eneganat heldu zare saindutzerat enekiñ bat egiñik grazia berrien errezibitzerat, eta gerotik gerorat perfetago egiterat.

Etzazula har antsikabeki; haiñ grazia handia, zure bihotza arthoski prepara zazu, han sararazteko zure maitea.

4. Orduan ezta asko gure debozionearen bixtea, eta gure arimen preparatzea komuniatu baino lehen; komuniatu ondoan ere artha behar duzu debozionezko sentimendu hetan irauteko.

Ezea sakramenduan errezibitu dugun graziaren ez galtzeko hanbat artha behar da nola