gutiago gai sakramenduaren errezibitzeko.
Khen zatzu ahalik lasterrena beldurkhunde, eta gogo urritasun horiek, ezen ezta deusetakotz on khexagunetan egotea, egunak altaramendutan iragatea; eta sakramendutarik urruntzea, egun oroz gertha ditezken traba xumeengatik.
Aitzitik kaltiar da hagitz komunionearen hanbat gibelatzea, ezen luzamendu horiek epheltzen dute, pisatzen, eta lohakartzen gure arima.
Helaz! Badire presuna laxo, eta antsikabe batzuk, zeiñen atsegiña baita bakhan konfesatzea, eta zeiñek gogotik gibelatzen baitute komunione saindua, bere buruen haiñ goardia hertsian egoterat obligatuak ez izateko.
5. Oi ala Jainkoaren amudio, eta debozione guti baitute haiñ errexki komunione saindutik gibelatzen direnek!
Oi ala dohatsua baita, eta Jainkoaren gogarakoa haiñ ungi bizi dena, eta bere konzienzia haiñ garbi dadukana, non gai bailiteke egun guziez ere komuniatzeko zillhegi balitzaio, eta egiñ ahal baleza begietan hartua izan gabe.
Baldiñ norbait hastantzen bada noizik behiñ mahaiñ saindutik errespetuz, humilltasunez, edo bertze zenbait arrazoiñ onez, laudatzeko da.