Orrialde:Chourio 1760.djvu/327

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3. Maiz halaber debozionearen izateko lehia handiak, eta ungi konfesatu nahizko khexagune sobraniazkoak penatzen du espiritua, eta trabatzen komunione saindua. S...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:59, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Maiz halaber debozionearen izateko lehia handiak, eta ungi konfesatu nahizko khexagune sobraniazkoak penatzen du espiritua, eta trabatzen komunione saindua.

Segi zazu beraz zuhurren konseillua, khen zatzu zureganik khexaguneak, eta eskrupuluak, ezen hek apartatzen dute Jainkoaren grazia, eta agortzen debozionea.

Etezazula komunione saindua utz zenbait altaramendu ariñ, edo espirituko pena xumegatik; baiñan zoaz berehala konfesatzerat, eta barkha diozozute bertzeei bihotz onez zuri egiñ darozkitzuten ofensak.

Zeronek nihor ofensatu baduzu humilki barkhamendu eska zakizko, eta Jainkoak barkhatuko darozkitzu zure bekhatuak.

4. Zer progotxu duzu konfesionearen horla luzatzeaz, eta komunionearen gibelatzeaz?

Lehia zaite zure arimaren purgatzerat penitenziaz; arthikazu lehen bai lehen pozoiña kanporat, har zazu kontrapozoiña, gehiago irabaziko duzu horla, ezen ez luzamendutan ibilliz.

Egun arrazoiñ batek gibelatzen bazaitu komuniatzetik, bihar benturaz handiago bat sorthuko zaitzu: manera hortan hañitz ziñaudezke komuniatu gabe, eta luzamendu horien ondoan kausi zintezke benturaz