Orrialde:Chourio 1760.djvu/320

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''VIII. KAPITULUA''' Jesu-Kristori osoki eman behar gaizkola, hark bere burua guretzat eman duen bezala. JESU-KRISTOK 1. Nola nik ene nahiz ofrendatu baitiot neure...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:54, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


VIII. KAPITULUA


Jesu-Kristori osoki eman behar gaizkola, hark bere burua guretzat eman duen bezala.


JESU-KRISTOK

1. Nola nik ene nahiz ofrendatu baitiot neure burua ene aitari zure bekhatuentzat gurutzean, eskuak hedaturik eta gorphutza billhuzirik; eta ez baita deus ene baitan gelditu gizonak Jainkoarekiñ baketzeko, eta errekonziliatzeko sakrifikatu eztudanik.

Hala egun guziez meza entzutean behar zaizkit ofrendatu osoki ofrenda garbi, eta saindu bat bezala zure amudio guziaz, zure indar guziez, eta zure bihotzeko hedadura guziaz.

Zer nahi dut gehiago zureganik, baizen zaren guzia niri eman zakizkidan?

Zuk zure burua eman gabe ematen darotazun guzia, eztut deus estimatzen, ezen ez nabilla zure gauzen, eta emaitzen billha; baiñan zure.

2. Ezen nola zuk gauza guziak ere ez baitzintuzke asko ni gabe; hala niri ere etzait zurerik deus on zu gabe.

Ofrenda zakizkit beraz, eta eman zakizkit osoki, eta errezibituko dut atsegiñekiñ zure ofrenda.