Orrialde:Chourio 1760.djvu/319

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Egizu gero zure bihotzaz aldare bat, eta han ofrenda zakizkit osoki bethiereko sakrifizio, edo holokostatzat: utzatzu ene eskuetarat zure gorphutza, eta zure arima en...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:53, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Egizu gero zure bihotzaz aldare bat, eta han ofrenda zakizkit osoki bethiereko sakrifizio, edo holokostatzat: utzatzu ene eskuetarat zure gorphutza, eta zure arima ene zerbitzatzeko borondate fermu batekiñ.

Manera hortan egiñen zare gai Jaiknkozko misterioen zelebratzeko, eta ene gorphutzaren sakramendua zure arimaren probetxu handitan errezibitzeko.

4. Ezen ezta ofrendarik Jainkoarentzat digneagorik, eta nahikarazkoagorik, ez eta, satisfakzionerik gare bekhatuen urratzeko hobeagorik, eta probetxosagorik, nola nork bere burua phuruki, eta osoki ofrendatzea Jesu-Kristoren gorphutzarekiñ batean mezako sakrifizioan, eta komunione sainduan.

Gizonak egiten badu bere egiñahala, eta bere bekhatuez egiazko urrikimendu bat harturik heldu bazait barkhamendu galdetzerat: juramentu egiten dut neure buruaz, dio Jainko launak, eztudala nahi bekhatorearen heriotzea, nahiago dudala, konberti dadiñ, eta bizi dadiñ; eta konbertitzen bada ahantziko ditudala osoki haren bekhatuak, eta jeneralki guziak barkhatuko diotzadala.