Haiñ emana jan edanerat, haiñ gorra Jainkoaren hitzaren aditzerat.
Pausuaren haiñ maitatzaillea, haiñ lanaren etsaia.
Haiñ etzarria elkheen aditzeko; haiñ lotia khoroan kantatzeko.
Haiñ khexatua fiñkatzeko, haiñ gogo barraiatua othoitzeko.
Haiñ antsikabea Elizako ofiziotan, haiñ ephela mezan, haiñ agorra komunionean.
Haiñ errexa zure baitharik ilkhitzeko, haiñ gaitza zure barnerat bihurtzeko.
Haiñ lasterra asarratzeko, haiñ errexa bertzeen ofensatzeko.
Haiñ ariña zure jujamendutan, haiñ dorphea zure mehatxutan.
Haiñ lorios, eta alegera gauzak ungi doazkitzunean, flako, eta bihotz eroria zure nahigabetan.
Haiñ franko, eta jeneros deliberazione hartzean, haiñ laxo, eta agor hekien konplitzean.
3. Eskas horiek, eta horlako bertzeak Jainkoaren aitziñean auhendatu, eta konfesatu ondoan, eta zure flakotasunaz behar den dolorea konzebitu ondoan, har zazu deliberazione fermu bat zure bizitzearen xuxentzeko, eta ethorkizunerat berthutean aitziña goateko.