Orrialde:Chourio 1760.djvu/307

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bizia eman diozutena; zu jautz zaitezen arima pobre baterat, eta zure Jainkotasuna eta gizontasuna enplega detzatzun haren gabearen bethetzen, haren beharren koinplitzen!...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:44, 26 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bizia eman diozutena; zu jautz zaitezen arima pobre baterat, eta zure Jainkotasuna eta gizontasuna enplega detzatzun haren gabearen bethetzen, haren beharren koinplitzen!

Ala zorionezkoa baita arima, dohatsua bihotza, bere jauna eta bere Jainkoa errezibitzeko gai duena, eta hura errezibitzean bozkario saindu batez bethetzen dena!

Oi zein handia den harenganat heldu den jauna! Zeiñ maitagarria den hark errezibitzen duen arrotza, eta zeiñ xarmagarria haren konpañia! Zeiñ leiala haren bisitatzerat heldu den adiskidea! Zeiñ ederra harekiñ juntatu nahi duen esposa! Zeiñ handia eta maitatzea merezi duena, lurraren gaiñean maita, eta desira daitezken guziak infinituki ixitzen ditzeenaz geroztik.

O Jesus mansoa eta ene guziz maitea! Zerua eta lurra bere edertasun guziarekiñ ixil beitez, behera beitez, zure aitziñean; ezen deus badute laudagarririk, deus ederrik, guziak heldu zaizte zure ontasunetik eta manifizenziatik; eta hekien edertasunak eztu deus zure izenaren loriarekin konpara ditekenik, zeiñak distiatzen baitu, zure zuhurtzia infinituak egiñ tuen obra guzietan.