Orrialde:Chourio 1760.djvu/300

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nausiaganat bezala, kreatura bere kreatzailleaganat bezala, atsekabez bethea bere konsolatzaille podorosoaganat bezala. Baiñan nola merezitu dut zu ethor zaitezen en...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:45, 24 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nausiaganat bezala, kreatura bere kreatzailleaganat bezala, atsekabez bethea bere konsolatzaille podorosoaganat bezala.

Baiñan nola merezitu dut zu ethor zaitezen eneganat? Nor naiz ni zuk niri zure buruaren emateko?

Nola bekhatore bat atrebitzen da zure aitziñea agertzerat? Eta zu, jauna, nola beheititzen zare bekhatore batenganat ethortzeraiño?

Zuk ezagutzen duzu ungi zure zerbitzaria, eta badakizu eztuela bere baitan deus onik zure bisita merezi dezakenik.

Aithortzen dut ene ezdeustasuna, ezagutzen dut zure ontasuna, laudatzen dut zure miserikordia, eta esker darotzut zure amudio eziñ gehiagokoagatik.

Ezen ontasunez bethetzen banauzu, hori egiten duzu zure bihotzeko penduraz, eta ez ene baitan den merezimendu baten ere gatik niri zure ontasuna hobeki ezagunarazteko, zure amudioa ene bihotzean handiago emateko, eta ni humiltasunean gehiago finkatzeko.

Beraz horla nahi duzunaz geroz errezibitzen ditut bozkariorekiñ zure fagoreak: oxala ene indijnitateak ez baliote trabarik ematen!

2. O Jesus, guziz ona, guziz eztia!