Eta ni gaxo, eta dohakabea, nola atrebituko naiz zu ene baitan errezibitzerat, ni zeiñak oren erdi batez eziñ gogoa othoitzean iduk baitekaket?
Eta oxala behiñ bederen oren erdi bat behar den bezala eman banu!
5. O ene Jainkoa, zer eztute saindu hek egin zuri atsegiñ egiteko!
Helaz! Ala nik egiten dudana, deus gutia baita, eta hala nik denbora guti ematen baitut komunione saindurat preparatzen!
Gutitan kausitzen naiz ene baitan beribillatua, eta sarthua; gutiagotan gogoaren barraiadura guzietarik libratua.
Arrazoiñ liteke bada zure maiestate adoragarriaren aitziñean, ez nezan izan gogoeta saindurik baizen, eta urrun litezen ene bihotzetik kreatura guziak.
Zeren nik errezibitu behar dudana ez baita solamente aingeru bat, baiñan aingeruen nausia eta Jainkoa.
6. Hortaz diferenzia handia da alienziako arkharen alde batetik, eta bertzetik zure gorphutz guziz garbiaren artean, arkha hartan barna ziren gauzen, eta zure graziaren artean.
Lege zaharreko sakrifizio guziak ere figura batzuk ziren, eta etziren konparatzeko zure gorphutzarekiñ, zeiña baita biktima