Orrialde:Chourio 1760.djvu/254

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: niri dolorea dolorearen gaiñean egorririk, eta barneko penei gorputzeko sofrikariak ere juntaturik. Ezta deus ere ez zeruan ez lurrean ni konsola nazakenik baizen, z...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:28, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


niri dolorea dolorearen gaiñean egorririk, eta barneko penei gorputzeko sofrikariak ere juntaturik.

Ezta deus ere ez zeruan ez lurrean ni konsola nazakenik baizen, zu. O, ene jauna, eta ene Jainkoa, arimen miriku zerutik ethorria, zeiñak zaurtzen baigaituzu, eta sendatzen eramaten thonbaraiño, eta handik bihurarazten.

Hedatu duzu zure besoa ene gaiñerat eta zure zigorrada instrukzionetzat baliatuko zait.

6. Huna non naizen esk aita guziz maitagarria; humiliatzen naiz, eta ematen dut neure burua bihotz onez zure gaztiguen azpian.

Jazar zazu ene bizkarraren gaiñean, behera zazu ene buru superbioa; xuzen zazu ene borondate makhurra zurearen arabera.

Egiñ nazazu zure dizipulu humill, eta jainkotiar, hala nola baitakizu egiten plazer duzunean, zu obedi zaitzadanzat den kheiñurik xumeenean.

Neure burua, eta nik ditudan guziak ematen ditut zure gaztiguzko xigorraren azpian; hobeago dut mundu huntan gaztigatu bertzean baiño.

Zuk ezagutzen ditutzu gauza guziak, jeneralean, eta partikularrean, eta ezta gure