Orrialde:Chourio 1760.djvu/253
Aita guziz saindua zuk horla manatu duzu, zuk horla nahi izatu duzu, eta zure ordenuen arabera garthatu da gauza.
4. Ezen zuk zure maiteei egiten diozuten grazia da, hei indarra ematea guzien gogo onez pairatzeko zure amoreagatik, eta hei atsekabeak egortzea, plazer duzun aldi guziez, eta plazer duzun presuna guzien bidez.
Ezen lurrean ezta deus gerthatzen zure probidenziaren ordenuz, eta konseilluz baizen: deus ezta egiten bere ethorkia zure borondate soberanoaren eztuenik.
On izatu da enetzat, jauna, humiliatu bainauzu, jakiñ dezadantzat, bide hortaz justu egiten ditutzula gizonak, eta ene bihotzetik supherbiazko goratzapen guziak, eta burupe bano guziak khen detzadantzat.
Progotxos da enetzat zeren ene bisaia ahalkeriaz estalia izatu baita. Ene konsolazioneak bilha detzadantzat hobeki zure baithan, ezen ez gizonen baithan.
Hortik ikhasi ere dut zure jujamendu gordeen beldur izaten: ikhusirik gaztigatzen duzula gaixtagiña bezala justua ere; baiñan bethi justuki, eta zuzenki.
5. Esker darozut, o ene Jainkoa, zeren eztarozkidatzun gupidetsi zure gaztiguak; aitzitik zeren zure kolpeez porroskatu bainauzu,