naturaleza gehienik kontrestatzen duten gauza guziak.
Gizon berriaz beztitu behar duzu, eta behar duzu bertze gizon batetarat kanbiatu.
Maiz egiñ behar duzu nahi eztuzuna, eta utzi behar duzu nahi duzuna.
Bertzeak helduko dire bere xede guzietan, eta zu ez batetan ere.
Hek diotena adituko da, eta zuk diozuna arbuiatuko.
Bertzeen othoitzak entzunen dire, zureez ezta kasurik egiñen.
5. Bertzeak laudatuko dire, eta zu ahantziko.
Bertzeei emanen zaizte karguak, eta zu etare deusetako gai idukiko.
Orduan naturalezak pairatuko du, eta handia daikezu horlakoak ixillik, eta errenkura gabe pairatzen baitutzu.
Manera hortan frogatzen da Jainkoaren zerbitzari leiala, ikhusteko nola dakien gauza guzietan bere buruari ukho egiten, eta bere pasioneen garaitzen.
Nihoiz ere eztuzu beharrago zure buruari billa izatea, nola gutien nahi zinduken gauza ikhusi edo pairatu behar duzunean; eta guziz manatzen darozkitzutenean gaua batzuk arrazonik, eta progotxurik gabeko iduritzen zaizkitzunak.
Eta nola buruzagi baten azpian baitzare,