Orrialde:Chourio 1760.djvu/244

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta sunsi zatzu zure fletxak, eta egor atzu ihesi ene etsaiak bere artifizio guziekiñ. Biribilla zatzu zureganat ene sensu guziak ahantsaraz dietzakidatzu munduko ga...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:17, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta sunsi zatzu zure fletxak, eta egor atzu ihesi ene etsaiak bere artifizio guziekiñ.

Biribilla zatzu zureganat ene sensu guziak ahantsaraz dietzakidatzu munduko gauzak, egidazu grazia hei ukho egiteko, eta bizioen fantasma banoak arbuiatzeko.

O egia eternala! Hel zakizkit, eztezazula sofri banitateak egiñ diezadan daiñurik.

O zeruko eztitasuna! Zato eneganat, eta khen zatzu ene bihotzetik lohitasun guziak.

Zure miserikordia infinituak barkha bietzakit othoitzean nagoenean zureganik ene gogoa hastantzen duten errebelamendu guziak.

Aithortzen dut ardura dudala bertzetan gogoa, eta maiz gutiago naizela ene gorputza den lekhuan, ezen ez ene gogoeta airatuek naramaten lekhutan.

Eta egiazki ene gogoa den lekhuan naiz, eta da ene gogoa nik maite dudana den lekhuan.

Eta naturalki atsegiñ egiten darokun gauzak usantzak gure gogarako egiten duena lauster heldu zaiku espiriturat.

6. Hori zeronek erran darokuzu klarki, o egia eternala! Zure bihotza den lekhuan da zure tresora.

Zerua maite badut zeruko gauzak atsegiñekiñ gogoan erabilliko ditut, mundua