Orrialde:Chourio 1760.djvu/235

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zazu gogo onez, erran gaixto hura Jainkoaren amoreagatik. Etzare gai tormenta handien jasateko; eztuzu bada bederen zenbait hitz gogor pairatu behar? Zergatik ha...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:08, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zazu gogo onez, erran gaixto hura Jainkoaren amoreagatik.

Etzare gai tormenta handien jasateko; eztuzu bada bederen zenbait hitz gogor pairatu behar?

Zergatik haiñ gauza xumeak min egiten darotzu bihotzean? Zeren oraiño haragizkoa baitzare, eta behar baiño gehiago gizonei behatzen batiozute.

Arbuiatua izateko beldurrez, eztuzu hiroik aditu nahi zure eskasen gaiñean, eta zabiltza zure buruaren edertatzeko aitzekia billha.

2. Baiñan sar zaite barnagi buruaren ezagutzan, eta ikhusiko duzu mundua oraiño zure bihotzean bizi dela, eta gizonen gogara egiñ nahizko gutizia banoak zure baithan badirauela.

Ezen zure faltengatik beheratua, eta mezprezatua izateko duzun beldurrak erakuxten du ageriki etzarela egiazko humilla, ez egiazki munduarentzat hilla, eta eztela halaber mundua hilla, eta gurutzefikatua zuretzat.

Baiñan adi zazu ene hitza, eta gizonen solaz guziez etzare kontu hariko.

Gizonen gaixtakeriak asma ahal detzakeen guziak zure kontra erasten balire ere, zer bidegabe zinduke? Uzten bazintu