Orrialde:Chourio 1760.djvu/224

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: ohoreak, berthuteak, eta loria mende guzietako mendetan. '''XLI. KAPITULUA''' Mundu huntako ohoreak mezprezatu behar ditugula. JESU-KRISTOK 1. Ene semea, etzait...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:28, 17 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ohoreak, berthuteak, eta loria mende guzietako mendetan.


XLI. KAPITULUA


Mundu huntako ohoreak mezprezatu behar ditugula.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, etzaitezela trista ikhusteaz bertzeak ohoretarat altxatuak, eta zu arbuiatua, eta beheratua.

Altxa zazu zure bihotza eneganat zerurat, eta eztuzu izaren damurik gizonez lurrean mezprezatua izateaz.

ARIMAK

2. Jauna, haiñ itsuak bagare non banitateak errexki enganatzen baikaitu.

Neure buruari ungi behatzen badiot, ezagutuko dut egundaiño nihork eztarotala bidegaberik egiñ, eta hala eztudala arrazoiñik zutaz errenkuratzeko.

Ezen kreatura guziek zuzen dute ene kontra altxatzeko, hanbateraiño egun oroz ofensatzen zaitudanaz geroztik.

Hala desohorea, eta arbuioa haiñ justuki daozkit niri, nola zuri laudorioa, ohorea, eta loria.

Eta ezpanago gogotik kreatura guziez mezprezatua, utzia eta ezteustzat idukia izaterat, eziñ duket ene barrenean bakerik,