halako fazoiñez non ezpainaiz haiñ ganbiakor izanen, baiñan ene bihotza osoki zureganat itzuliko baita, eta zure baithan baizen ezpaitu billhatuko bere sosegua.
3. Baldiñ banaki munduko konsolazioneen uzten, nahiz debozionean aitziña goateko, nahiz zure baithan kausitzeko gizonen artean eziñ tuzkedan laguntzak, eta solejimenduak.
Orduan arrazoiñekiñ uste behar nuke betheko nintekela zure graziaz, eta zerutikako dohaiñez, eta konsolamenduez.
4. Esker darotzut, o ene Jainkoa, eneganat heldu diren ontasun guziak zureganik heldu direnaz geroztik.
Ezen ezdeus naiz, eta banitate huts zure aitziñean guzia naiz ganbiakorra herbala, eta flakoa.
Zertaz duket beraz ene baithan burupe, eta zergatik nahi dut izan prezatua bertzeez?
Ene ezteustasunagatik? Hori liteke azkeneko banitatea.
Egiaz banaloria izurri perillos bat da, eta llilluramendu handi bat egiazko loriaz gabetzen, eta zure graziaz billhuzten gaituenaz geroztik.
Ezen nihor bere buruaz kontent denean zure desgogara egiten da, eta gizonen laudorioen ondoan dabillanean galtzen tu egiazko berthuteak.