Orrialde:Chourio 1760.djvu/198

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Tentazione iragankor batek penatzen zaitu, izialdura bano batek altaratzen zaitu. Zer probetxu duzu zure buruaren khexatzea, eta nahastea, ethorkizuneko gauza se...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:41, 12 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Tentazione iragankor batek penatzen zaitu, izialdura bano batek altaratzen zaitu.

Zer probetxu duzu zure buruaren khexatzea, eta nahastea, ethorkizuneko gauza segur eztirenengatik? Hori da zure gaitzen berretzea, eta zure buruari tristeziaren gaiñerat ematea. Egun bakhotxak asko du bere pena.

Gauza bano, eta alfer bat da ethorkizuneko gauzez, eta nioiz menturaz gertatuko eztirenez tristatzea, edo boztea.

3. Gizonen arintasunaren marka bat da bere burua halako gogoeta banoez enganatzerat uztea, eta arima flako baten seiñalea da haiñ errexki gure etsaiak gogoratzen darokuna sinhestea.

Ezen hari orobat zaio baliatzea gezurraz edo egiaz, baldiñ heltzen bada gure enganatzerat.

Eztu axolarik ala eroraraz gaitzan oraingo gauzen amudioaz, ala gerokoen beldurraz.

Etzaitezela beraz altara; ez bedi izi zure bihotza.

Sinhetsazu ene baithan, eta emazu zure esparantza ene miserikordian.

Noiz ere uste baituzu urrun naizela zureganik, orduan maiz zure hurbillean naiz.

Eta uste duzunean guziak zuretzat galdu direla; orduan duzu maiz merezitzekotz paradarik hoberena.