Orrialde:Chourio 1760.djvu/194

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''XXVIII. KAPITULUA''' Eztugula izan behar mihi gaixtoen beldur. JESU-KRISTOK 1. Ene semea, paira zazu asarratu gabe zure kontra nihork gogoan iragaten badu, ed...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:38, 12 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


XXVIII. KAPITULUA


Eztugula izan behar mihi gaixtoen beldur.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, paira zazu asarratu gabe zure kontra nihork gogoan iragaten badu, edo erraten zerbait.

Ezen zenbait estimu guti zutaz jendeek egiten badute ere: zerorrek oraiño gutiago behar duzu zure burua prezatu, eta uste behar duzu eztela flakeziarik zurearen parerik.

Barrenkoia, eta espirituala bazare kontu guti egiñen duzu haizeak daramatzan hitzez.

Prudenzia handi bat da, gerthatzen zaizkigun gaizetan, eta nahi gabeetan ixillik egotea, eneganat bihotzez itzultzea, eta gizonen jujamenduez ez altaratzea.

2. Zure bakearen izateak edo ez izateak ez du egon behar gizonen errankizunetan; ezen nahiz jendeak zutaz mintzat ditezen ungi edo gaizki, etzare hargatik zarenetik bertze bat.

Non da zure ustez bake egiazkoa, eta egiazko loria? Ez othe dago ene baithan?

Bai segur, eta nork ere ezpaitu gizonen desgogarako izateko beldurrik, haiña gozatuko da bake handi batez.

Eta kontrara, bihotzeko khexagune, eta