Borthitz zazu ene baithan gizon barrenekoa.
Libra zazu ene bihotza munduko artha, eta griña guzietarik.
Etzazula utz ene bihotza thira dezan bereganat zer nahi den gauza txar, edo baliosen gutiziak.
Egidazu grazia munduko gauza guziei beha diozotedan gauza iragankorrei bezala, eta orhoit nadiñ neroni ere hekiekiñ batean lauster iraganen naizela; zeren ezpaita iguzkiaren azpian deus iraupenekorik; eta guziak baitire banitate, eta espirituko atsekabe.
Oi ala dohatsu baita gauzei manera hortan behatzen diotena.
5. Indazu, jauna, Jainkozko zuhurtzia hori, ikhas dezadantzat zu gauza guzien gaiñetik bilhatzen, kausitzen, gustatzen, eta maitatzen. Eta gauza guziez jujatzen bere baithan direnaren arabera, eta zure probidenziak eman dioten herrunkaren arabera.
Indazu behar den prudenzia lausenguen eneganik urruntzeko, eta kontresten mansoki jasateko.
Ezen zuhurtzia handi bat da gizonen hitz banoen mezprezatzea, eta sirena perillosen kanta eztiei, eta lausengu xarmagarriei beharria tapatzea.
Manera hortan ibilliko gare seguranzarekiñ Jainkoaren bideetan.