Bilha zazu bethiere azkeneko lekhua, eta eman zaite bertzeak baiño beherago.
Desira zazu, eta othoitz egizu zure baithan egiñ dadiñ Jainkoaren borondatea.
Horra nolako behar duen gizonak bakean, eta soseguan sartzeko.
ARIMAK
4. Jauna, solas labur horrek perfekzione handi bat zarratzen du.
Hitz baiño sensu gehiago da hor eta manu baiño fruitu gehiago.
Erregela horiek leialki beira ahal banetza ez ninteke errexki eror altaramendurat.
Hortaz ezagutzen dut bakea, eta sosegua galdu dudan guzian; zorigaitz hura gerthatu zaitala; zeren maxima saindu horietarik hastandu naizen.
Baiñan zuk ene Jainkoa, zeiñak gauza guziak egiñ ahal baitezaketzu, berret diotzadatzu zure graziak, zure manuak konpli detzadantzat, eta egiñ dezadantzat, ene salbamendua. Gogoeta gaixtoen kontrako othoitza
5. Ene Jauna, eta ene Jainkoa, etzaitezela urrun eneganik, zato othoi ene lagunzerat, ezen hañitz gogoeta gaixto altxatu dire ene kontra eta izialdura handiek altaratzen dute ene arima.