Orrialde:Chourio 1760.djvu/181

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: handiena; hain kontent behar du izan azkeneko herrunka hortaz, nola bertze batek lehenbizikoaz. Fiñean hanbat bozkario behar du izan beheratua mezprezatua, eta fama...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:36, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


handiena; hain kontent behar du izan azkeneko herrunka hortaz, nola bertze batek lehenbizikoaz.

Fiñean hanbat bozkario behar du izan beheratua mezprezatua, eta fama gabe izateaz nola bertzeek bailukete ohoreen, eta loriaren erdian izateaz.

Guziak baiño gehiago estimatu behar duguna da zure loriaren maitatzea, eta hartan bozkario, eta konsolazione gehiago behar dugu kausitu gureganik errezibitu ditugun, eta errezibituko ditugun ontasun guzietan baiño.


XXIII. KAPITULUA


Lau abisu probetxos bihotzeko bakearen izateko.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea orai irakatsi nahi darotzut bakearen, bidea, eta egiazko libertatearena. ARIMAK

2. Egidazu grazia hori, jauna, atsegiñekiñ adituko zaitut.

JESU-KRISTOK

3. Ene semea eman zaite zure nahia baiño hobeki bertzeenaren egitera.

Hauta zazu hobeki gutia, ezen ez hañitza.