ARIMAK
Egia da Jauna; deithu zaitut; zutaz gozatzea desiratu dut, eta deliberatu dut gauza guziei ukho egiterat xoillki zurekiñ juntatzeagatik.
7. Baiñan zuk lehenbizirik hertxatu nauzu zure bilhatzerat. Zaren beraz benedikatua, ene Jainkoa, zeren zure zerbitzariarentzat hanbat ontasun izatu duzun zure miserikordia infinituaren arabera.
Zer erran dezake beraz gehiago gathibu pobre batek zure aitziñean humiliatzea baizen, behin ere bere bekhatuen, eta beheratasunaren orhoitzapena galdu gabe.
Ezen zeruan, eta lurrean egiñ tutzun gauza miragarri guzietan ezta zure parerik.
Zure obra guziak perfetak dire, zure jujamenduak zuzentasunez betheak, eta kreatura guziak zure probidenzia guziz zuhurraz gobernatuak dire.
Zaren beraz laudatua, eta lorifikatua o Jesus aita eternalaren zuhurtzia.
Ene mihiak, ene arimak, eta kreatura guziek elkharrekiñ lauda, eta benedika bezaitzate eternitate guzian.