Orrialde:Chourio 1760.djvu/176

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bethor eneganat ene pobrezian ene konsolatzerat. Heda biezat eskua, eta athera benaza ene lazeria guzien artetik. Zato Jauna zu gabe eztenaz geroz, bizitzea...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:30, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bethor eneganat ene pobrezian ene konsolatzerat.

Heda biezat eskua, eta athera benaza ene lazeria guzien artetik.

Zato Jauna zu gabe eztenaz geroz, bizitzean bozkariozko ez egunik, ez orenik, eta zu zarenaz geroz ene neurrimendua, eta habea.

Hagorandua naiz, mundu huntan presondegi beltz batean bezala gaitzez kargatua, burdiñez herstua, zure presenziaren argiak konsola nazakeen arteraiño, eta zure begitarte arraiak libertatean eman nazan arteraiño.

5. Bertzeek galde bezate zure orde, eta bilha bezate nahi dutena, nik eziñ deus bertzerik maita dutena, nik eziñ deus bertzerik maita dezaket, ezta, eta ezta izanen ene gogarakorik zu baizen, o ene Jainkoa, ene esparantza, eta dohatsutasun eternala.

Ez ez naiz ixilduko; ez naiz behiñere geldituko othoitz egitetik; zure grazia bihur diezadazun arteraiño, eta barrenean ene bihotari mintza zakizkon arteraiño.

JESU-KRISTOK

6. Huna non naizen bada, ene semea, heldu naiz zureganat, zeren deithu bainauzu.

Zure begietako nigarrek, zure arimako desirek zure bihotzeko humiltasunak, eta urrikiak jautsarazi naute zerutik, eta erakharri zureganat.