Orrialde:Chourio 1760.djvu/171

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arimak haiñ samurki maite ditutzuna, ikhusatzu zure zerbitzariaren penak, eta nekheak, eta eztiozozula falta zure laguntza bere behar guzietan. Zeruko indarraz borth...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:21, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arimak haiñ samurki maite ditutzuna, ikhusatzu zure zerbitzariaren penak, eta nekheak, eta eztiozozula falta zure laguntza bere behar guzietan.

Zeruko indarraz borthitz nazazu; beldurrez nausi dakidan gizon zaharra, haragi dohakabe hau, zeiña oraiño ezpaita espirituaz ungi garaitua, eta zeiñaren kontra bethiereko gudua baitugu.

Helaz! Zer da dohakabe hau! Atsekabez, eta lazeriaz guzia kargatua, artez, eta etsaiez alde guzietarik inguratua.

Tentazione bat iragan deneko bertzea heldu da, eta lehenbiziko guduak oraiño dirauela haiñitz bertze agertzen dire hetan ustekaberik.

4. Eta nola maita ahal dezakeguke bizitze bat hanbat behazunez bethea, hanbat atzekabeei, eta miseriei paratua.

Nola ere deith ahal daiteke bizitzea, hanbat izurri, eta heriotzeren ithurburu pozoatua.

Guztiarekiñ ere maite dute hañitzek, eta bizitze huntan bere atsegiñak bilhatzen dituzte, hañitz jende errenkuratzen dire mundua gezurtia, eta banoa dela, halere nekhez uzten dute, zeren gure pasioneak gure arimetan sobra baitire nausi.

Hala badire munduan gauza batzuk hura