Orrialde:Chourio 1760.djvu/113

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zaitu xede dohatsu hartara zeiña baita nekhe guzien akhabantza, eta zeiña ez baita edireten bizitze hunetan. Baiñan gogoaren bortxa jasaten baduzu karga pisuago eg...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:20, 3 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zaitu xede dohatsu hartara zeiña baita nekhe guzien akhabantza, eta zeiña ez baita edireten bizitze hunetan.

Baiñan gogoaren bortxa jasaten baduzu karga pisuago egiten duzu, eta pena gehiago zure buruari ematen diozu, berdiñ bai eta ez bada pairatu behar duzunaz geroztik.

Gurutze bat uzten baduzu, kausituko duzu bertze bat menturaz pisuagoa.

6. Egundaiño nihor eziñ itzuri zaio gurutzeari, eta duzu uste zu itzuriko zaizkola? Sainduetarik zeiñ izatu da egundaiño gurutze, eta ondiko gabe bizia iragan duenik?

Jesus gure nausiak ez du berak izatu munduan bizi izan deiño oren bat zerbait pairatu gabe. Ezen dio berak: Pairatu behar zuen Kristok, hilletarik bixtu behar zuen, eta sofrikarien bidez behar zuen sarthu bere lorian. Nola bada billhatzen duzu zeruko bertze biderik, gurutzearen bide erregezkoa baizen.

7. Jesusen bizitze guzia bethiereko gurutzea, eta martirioa izatu da, eta zu zabiltza pausuaren, eta bozkarioaren billha?

Enganatzen zare, berriz ere diot, enganatzen zare, mundu huntan billhatzen baduzu penarik, eta pairatzerik baizen, zeren bizitze mortal hau lazeriaz bethea baita, eta alde guzietarik atsekabez, eta gurutzez inguratua.