Orrialde:Chourio 1760.djvu/77

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 11. Bethi orohit zaite zure fiña hurbiltzen dela egunetik egunerat, denbora galduak ez direla gehiago bihurtzen, eta artha eta griña handirekiñ baizen berthuteak e...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:29, 20 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


11. Bethi orohit zaite zure fiña hurbiltzen dela egunetik egunerat, denbora galduak ez direla gehiago bihurtzen, eta artha eta griña handirekiñ baizen berthuteak ez direla ardiesten.

Epheltzen hasten zaren pontutik, hasten zare gaizkitzen, baiñan zure berotasunean irauten baduzu, bake handi baten gozatuko zare, eta Jainkoaren graziak eta berthutearen amudioak estituko darozkitzute nekhe guziak.

Arima khartsua eta arthosa prest dago gauza guzietako.

Arimak pena gehiago hartzen du bizioei eta pasionei kontra egiten, ezen ez gorputzak nekherik handienen jasaten.

Falta xumeei ez badiozute ihes egiten, roriko zare baratxe baratxe handienetarat.

Nahi baduzu izan alegera arratsean, enplegazuzu progotxoski eguna.

Egon zaite erne zure buruaren gaiñean, atzarazu zure burua; animazazu, mehatxazazu, eta bertzeez zer izanen bada ere, ez dezazula utz zure buruaren artha.

Zenbatenaz zure buruari bortxa egiñen baitiozu, hanbatenaz goanen zare aitziña berthutean.

HALABIZ