Orrialde:Chourio 1760.djvu/11

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hañitzetan unhatzen naiz hanbat aditzeaz eta irakurtzeaz: zure baitan da ene gutizia guzien konpligarria. Ixill beitez dotor guziak, ixill beitez kreatura guzia...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:57, 6 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hañitzetan unhatzen naiz hanbat aditzeaz eta irakurtzeaz: zure baitan da ene gutizia guzien konpligarria.

Ixill beitez dotor guziak, ixill beitez kreatura guziak gure aitziñean: zu xoillki mintza zakizkit.

3. Zenbatenaz baita nihor gauza guzietarik apartatuago, bre baitarat bilduago, bere barrenean sarthuago, hanbatenaz errexkiago ezagutzen ditu misteriorik gorenak: zeren egiazko argiak heldu baitzaiko zerutik.

Arima garbia, sinplea, xuxena, eta bere deliberazione onei fermuki datxakoena, begiratzen da ber baitarik sobera ilkhitzetik eta hañitz egitekotan ber burua barraiatzetik: zeren ez baitu gogoan Jainkoaren loria baizen, ber burua deusetan ere bilhatu gabe.

Deusek ez darotzu hanbat pena ematen eta hanbat traba, nola zure bihotzeko gutizia desordenatuek, hekien hezteko eta mortifikatzeko artharik ez duzunean.

Presuna prestu eta Jainkotiarrak bere barrenean lehenik moldatzen eta arrimatzen ditu, kanporat egin gogo dituen obrak.

Handik heldu da bethi arrazoiñaz gobernatzen baita, eta naturaleza bizioaren nahioarak ez baititu egiten.