Orrialde:Ochoa Arin 1713.djvu/145

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: kontra ere, baizikan bere kontra solamente. Ez deb deskubridu edo deklaratu bear nor dan pekatu egitean lagundu zion persona. Ez ditu konfesatu bear benialtzat pekatu mort...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:25, 27 iraila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<136>

kontra ere, baizikan bere kontra solamente. Ez deb deskubridu edo deklaratu bear nor dan pekatu egitean lagundu zion persona. Ez ditu konfesatu bear benialtzat pekatu mortaltzat egin dituanak, baizikan pekatu mortalak mortalak bezela, eta pekatu benialak (konfesatu nai baditu) konfesa bitza benialak bezela. Ez deb ezer konfesatzen esaten debanak: Por si akaso egin baneban onelako, edo orrelako pekatu; zerren, edo daduka fundamenturik juizio egiteko edo dudatzeko pekatu egin zebala, edo ez daduka fundamentarik. Fundamentua baldin badaduka, ez da bastante jeneralidade orrekin modu orretan konfesatzea, zerren bear deb esan, edo egin zebala pekatu, edo dudan arkitzen dala. Baldin ez badeb dudatzeko ere, fundamenturik, zertako da esatea: Por si akaso? Ez deb, bada, kondizional onekin, eta ez beste onelakorekin kristaubak konfesatu bear, zerren ez dan ori konfesatzeko modu ona. Konfesatzeko modurik onena da bakoitzak klaro esatea bere pekatuak rodeo bage, ziertoak diranak ziertoak bezela, eta dudakoak diranak dudakoak bezela.

16. Konfesatu bear dirade pekatuari espezie edo moeta, beste espezie, edo moeta diferentera mudaturagiten digoen zirkunstanzia aek guziak. Esan nai det: zirkunstanzia aek dirade konfesatu bear diranak, zeñak mediante pasatzen dan pekatua beste Mandamenturen baten kontra, beste birtuteren baten kontra, edo proximoak deban beste deretxoren baten kontra izatera.