Orri hau berrikusi gabe dago
<74>
eta onez gañera eutzitzen deu kristauba Jaungoikoaren miserikordia andi aren esperantzan aseguraturik eta gorderik. Eta baldin bere animaren salbaziorako konbeni bazaio, ematen ere dio korputzeko osasuna.
G: Zer disposizio bear da Sakramentu au rezebitzeko?
E: Eriotzako señaleakin arkitzen dan eriak egon bear deu Jaungoikoaren grazian, eta rezebitu Fede andiarekin, sinisten debala Sakramentu orrek debana birtutea, eta efikazia, edo indarra, bere ondasun aek guziak komunikatzeko edo emateko kristaubari. Onetarako, humildadearekin eskatzen debala administratu dakion, edo eman dakion bere korde onean, ezagueran edo zentzu osoan dagoala albaitere. Eta orrez gañera, bear deu eduki (al dagian guziaz) bere kulpa