Orrialde:Maister 1757.djvu/408

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zihauren büriaz kanpo, emaiten dütüzün gaizen eztit axolik batere; zeren ezpeitüt zure gaiza emana txerkhatzen, bena bai zihaur. IV 8, 2. Hala nula beste gaizak oro...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:53, 22 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zihauren büriaz kanpo, emaiten dütüzün gaizen eztit axolik batere; zeren ezpeitüt zure gaiza emana txerkhatzen, bena bai zihaur.


IV 8, 2. Hala nula beste gaizak oro ükhenik ere, ni ezpanündüzü, ezpeitzüneke aski: orobat, zernahi beita gaiza eman diazadazün, plazerik ezin egiten ditadazü, zihauren büria oberendatzen ezpadeitadazü.

Oberenda izadazü zure büria, eta emazü zirena oro Jinkuagatik, eta ordian unhetsgarri izanen zitazü zure oberenda.

Haur nüzüla ni, zuregatik osoki ene büria oberendatü düdana ere aitari; eman düdana orano ene khorpitza, eta odola zure hazkürrütako, amurekatik osorik zure nintzan, eta zü ene bara zintian.

Bena zihaur beithan bazaude, eta ezpadüzü zure olez, nik nahi düdan bezala, zure büria oberendatzen: eztükezü zure oberenda konplitü, ez etare gure alkharreki jüntatzia oso.

Behar dizü arren, zihauren zure olezko Jinkuaren eskietara eginen düzün oberendak, lehen izan, ezi ez zure beste obrek orok, nahi badüzü jardietsi