<425>
ziozie bestez sinheste hun ukeithia umilitathiaren alaba dela, zeren umilak beti bere falter sogiten baiteree, behin ere bestener, eta hainbeste gauza nigargiteko bere beithan idireiten, nun besteren falter behin ere espaitu sogiten, ez hetara pentsatzen. Egiaski nehor umil balis, elezake Jujamendu gaisto hetarik egin. Halaz egiasko erremediua arimako gaitz haren sendotzeko, beste anitzen bezala, duzu gure flakezier sogiteko eta zer estakuru dugun ikusteko begien bethi idekirik atxikitzia, eta besteren falten ez ikusteko zerraturik, beldurrez Jaunak Ebanjeliuan Ipokrithari erraiten diena, erran dezagun: nolas ikusten duzu aurhidiaren begian puska eta ez, aldis, pitrailla zihaurenian? Estaiteke erran ahal, zoiñen prootxos den bethi bere falter so egoithia; heen ikusthiak ahalge seindu bat emaiten dizi eta umilarazitzen, Jinkoaren beldurra emendatzen, bai eta ere bere beithan bildia atxikitzen eta orano aboro ariman pausia eta bakia ezarten. Besteren phezatzen artziak, aldis, nehori ardura anitz gaiski eta konbeni estenik eraiten dizi, hala nola urgulutsuarazitzen, Jujamendu gaistuak protsimuaren kontre eragiten, haren kontre kolera eta mesperetxu harrarazitzen, konzenziako pausia galtzen eta beste anitz seindimendu gaisto bihotzetara erakarten, zoiñek ipistatzen eta nahasten baitute.