Orrialde:Lopez 1782.djvu/424

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: estizi nahi nehork besthiak juja ditzan berak kondena artekan. Seint Gregoriok, aldis, erraiten dizi Kasius Narniko Jaun Apespiku Jinkoaren zerbitxari handiak naturalki be...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:24, 16 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<423>

estizi nahi nehork besthiak juja ditzan berak kondena artekan. Seint Gregoriok, aldis, erraiten dizi Kasius Narniko Jaun Apespiku Jinkoaren zerbitxari handiak naturalki bertaithia net gorri eta sutan ziela, eta Totila Gothen Erregek bere beithan hartu ziela, sobera edaten zielakotz Apespiku haren bertaithia hain gorri edo sutan zela. Jinkoak bere zerbitxariaren aldia hartu zizin eta permetitu, Totilaren espata ekarten zien Ofizierra Demoniuas izan zadin posedithia, zoiñek mundu ororen aitzinian net tormentatzen baitzien. Totilak bere Ofizierra igorri zizin Seindiagana eta hunek, Kurutziaren señalia haren gañan eginik, Demoniotik libratu. Totila ordian opinionez kanbiatu zuzun eta geros beti Apespiku Seindu hura estimu handitan atxiki zizin.

Hain bekatu bada bere protsimuaren gaiski jujatzia gauzek gaiskiaren iduria edo itxura dutenian, zunbatenaz esta bekathiago hala jujatzia, gauzak bere beithan hun direnian eta biskitarthian nehork gaiski hartzen edo gaiskirat itzultzen thienian eta jujatzen, protsimuak heen egithian intenzione gaisto bat diela, edo jenden erraithiagatik egiten thiela? Halakuek dizie egiaski eskudainxa hartzen Jinkoaren zuzenian, nahi dutelakotz jakin zer igaraiten den besten bihotzetan eta pentsamendurik eta intenzionerik segretenak