<417>
Seigerrena. Amisthainxa berhezirik ez ukeithia, eta persona —noreganat ere seindi baitu amorio arhin zerbaiten ukeitera ekarria dela— ez hantatzia, eta hori duzu okasione suerte hortan bekatura erorteko lanjer handi batetarik begiratzeko bide edo moien bakoitza.
IX. JUJAMENDU ARHINEZ
LEHEN KAPITULIA [I/4/15]
Zertan dagen Jujamendu arhinen malezia
Joandene Paulek erraiten dizi: zuk zer zuzenez jujatzen duzu zure aurhidia edo zertako hura mesperetxatzen duzu? Gure etsaiak gure galarazitzeko dien tentazionerik handienetarik bat duzu, gure ekartzia gure protsimuaren gañan edo haren kontre Jujamendu gaisto egitera eta halaz, gure beithan gal-arastera hartzaz dugun opinione huna, galaraz dezagun harendako dugun afekzionia edo aments harendako dugun amorio hunaren hotz-arastera. Hartakotz, arrangura suerte guziak hartu behar tiizi bortizki tentazione huni bihurtzeko eta sinhetsi net lanjerosa dela, karitathiaren bertuthia kolpatzen dienaz