<416>
batek deithoratzen zielarik gizonaren izaithia, oihuz erraiten zizin: helaz! Ala bainiz maluroz! Jinkoa orano mortalki ofentsa dezaket!
HAMEKAGERREN KAPITULIA [I/7/5]
Zointan idireiten baitira hitz gutitan garbitarzuneko bertuthiaren begiratzeko abisu batzu, zoiñen medioz nehork ihiki ezagut baititzake haren kontre egin ahal ditukeen faltak
Lehena. Nehork behar du arrangura handi bateki gogua eman, garbitarzunaren kontreko seindimendurik erakar dezaketener bere nahira ez sogithia.
Bigerrena. Bertuthe horren kontreko pentsaketarik erakar dezaketen elherik erraitetik, inzutetik, irakurtetik arrangurareki bere buriaren begiratzia.
Hirurgerrena. Pentsaketa desonesten lehen beno lehen ireisthia, bere nahira hetan batere egon gabe.
Laurgerrena. Nehoren ez desoneski, ez arhinkeriaz hunkitzia, ez bere buriaren hunkitzera uzthia.
Bostgerrena. Bere buriaren eretzian onest izanez, behin ere —nezesitate handis kanpo— bere buriari sogitetarik eta hunkitzetarik begirathuz.