Orrialde:Lopez 1782.djvu/400

Wikisource BIMtik
Jaione (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: umilitate hura ikuz ahal despit handireki bezik, eta ezkindiakikezu deuz ere egiten hura aboro errabiatzen dienik eta fitetzago gure pausian uztera bortxa diroenik, ezin e...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:16, 14 uztaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<399>

umilitate hura ikuz ahal despit handireki bezik, eta ezkindiakikezu deuz ere egiten hura aboro errabiatzen dienik eta fitetzago gure pausian uztera bortxa diroenik, ezin ez gure galtzeko emaiten derauskigun tentazionen gure prootxutan baliaraziz; eta orano, ogenik gabeko pentsamendu horietzaz hartzen dugun phena, seiñale bat duzu eskindukeela deuzetan ere nahi hetan bekaturik egin eta halaz, gure konsolatzeko arrazoin handi bat duzu.


BEDERATZIGERREN KAPITULIA [III/4/9]

Jinkoaren beldurraz, zoin lohikeriako tentazionen kontre oroz gañeko erremedio bat baita

Joandene Paulek erraiten dizi: beldur eta ikarareki zien salbamendia egin ezazie. Deuzek ere hanbat eskitzakezie hobeki begira garbitarzunaren seindimendietan eta Jinkoaren grazian, ezi ez bethi beldurrian bizitziak, gure buriez mesfidatziak eta Jinkoatan xoilki gure fidanxaren ezarthiak. Seint Bernatek erraiten dizi, poroanzaz ikasi ziela deuz ere eztela gauza hobiagorik Jinkoaren graziaren jardiresteko, edo nehork dienian haren begiratzeko —edo galdu dienian berris ukeiteko—, bere buriari behin ere ez fidatzia beno,