<395>
joanik, erran zirakozun: Aita, badakikezu hulakuak erran deraala pentsaketa lohiek sekula estutela phenatu; estonatu izan nuzu, zeren iduri baitzaut hori estela posible gizonaren naturaleza flakuan. Azken Ermithain horrek erran zirakozun: Jinkoaren zerbitxari handi hark hala erran derauzunaz geroz, hala erraiteko arrazoin bazizin; hartakotz, zuaza berris haren idireitera eta barkamenduska zazkio, eta dudarik gabe erranen derauzu zertako giza hartan minzatu zauzun. Ermithain gasthiak abisu hori segitzen dizi eta Jinkoasko gizon haregana itzulirik, erraiten dirakozu: ene Aita, barka zaazu aurtemehin hain idorki zure konjitha hartu gabe utzi baitzintudan, bena erran ezadazu othoi, denbora berian, nunti jiten ahal den etziren lohikeriako pentsaketez behin ere phenathia izan. Seindu zaharrak ihardesten dirakozu: deserturat joanez geroz ogis eta hurez xoilki bizi nuzu; behin ere estizit jan, ez edan, ez lo egin, bizitzeko doia beno aboro eta sekulan ez aski ene desiren kontentatzeko; eta Jinkoak permetitu dizi hala biziz enezan uken zu hirritatzen zitusten tentazione hetarik.