<394>
plazer zerakon, zahar hari bere bekathiak barkatu eta garbitarzunaren dohaiña eman. Bost egunen burian, nola Apostolu Seindiak orano bere otoitzak Jinkoari oferitzen baitzithien grazia haren jardiresteko, Zelutik botz bat inzun zizin, zoiñek erraiten baitzerakon: gizon zaharraren egiten tuzun otoitzak inzunak dituzu, bena denbora berian nahi dizit, hala nola harendako barur egin baituzu, hark ere bere gorpitza afliji dezan salbathia izan nahi badu. Apostoliak, Jinkoari obeditzeko, zaharra barur egitera manatu zizin eta denbora hartako fidelak harendako otoitza egitera, eta bekatore zahar hura etxera heldu zenian, bere huntarzunak oro prauber partitu zitizin, bere gorpitza garraski tratatu eta sei hilabethe barurthu ogian eta hurian, penitenzia horren burian hil eta, Apostolu Seindiari Jinkoak rebelatu zirakozun miserikordia egin zerakola.
Penze Ispirituala deitzen den liburian errana duzu, Ermithain bat Desertuko Aita zahar baten idireitera joan izan zela eta erran zerakola lohikeriako mila goguakethaz bethi phenathia zela. Gizon seindu horrek ihardesten dirakozu, pentsaketa suerte hetzaz behin ere etzela izan inkietathia; Ermithain hori estonathia arraposthu hortzaz, hitzik erraiteko utzi zizin eta beste Ermithain zahar baten idireitera